Sunday 9 October 2016

KARTOGRAFIA

Sarrera honetan gelan kartografia landu genueneko prozesuren analisia izango litzateke; bertan, lau etapa desberdin bereizi daitezke, bakoitzak izenburu bat duelarik.

0.ETAPA 

 Lehenengo saio presentziala izan baino lehenago nire ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortu edo lortzeko lehendabizi gustoko dudan zerbaiti buruz pentsatu nuen, kasu honetan surfa. Taldekide guztiek gai bat geneukala, estrategia moduan gure ebidentzietan gai edo arlo batzuk atera behar zirela erabaki genuen gure kauan harremanak, espazioak, objektuak eta ohiturak izan ziren. Gainera, hauek dirve karpeta batean partekatu genituen denek ikusteko eta blokeatuta geratu ez gero ideiak hartu ahal izateko. Nik gehienbat argazkiak atera nituen nahiz eta zenbait marrazki ere badauden, nire ustez gaia hobeto plasmatzen dutelako. Ebidentziak jasotzea lehenengo momentu batean nahiko zaila egin zitzaidan ez nekielako nondik jo baina azkenean lehen aipatutako lau hitzak genituenez hortik habiatuta errazago joan zitzaidan egiten bilaketa hau.

       


1.ETAPA




Etapa honetan jada denek gure materialak prestaturik ekarri genituen gelara horrela taldeka komentatu ahal izateko. Hau aurrera eramateko irakasleak zenbait galdera proposatu zituen guk gidoi bat izan geneza. Hasiera batean zaila egin zitzaigun elkarrizketa hau aurrera eramatean baina gutxinaka ideiak eta loturak ateratzen joan ginen. Egunerokotasunean nola ikasten dugun galdetzen zigun hasiera batean eta bertan besteek izan ditzaketen paperak azaltzea. Nik azaldu nuen nola egunero egoera desberdinetan egonda baita jendez inguraturik beti esperientziak eta ikaskuntza jasotzen dugula. Gero bakoitzak zein gai aukeratu zuen eta zergatik azaldu genuen.




2.ETAPA

Oraingoan gure ebidentziak antolatu behar izan genituen. Nik kartulina batean egitea erabaki nuen. Nahiko eskematikoki dago egina bisualki simplea izatea erabaki baitnuen. Hemen daukazue:


       



3.ETAPA

Nire kartografian dauden elementuak hartzen baditugu gehiengoak argazkiak direla konturatuko gara. Itsasoa, lagunak, surfa egiteko erabiltzen diren materialak… agertzen dira. Hauen artean loturak egiteko nik lerro ez jarraiak egitea erabaki dut, honen bidez pieza zentral batetik abiatuta ikaskuntza nola joaten naizen lortzen adierazi nahi izan dut. Nire kartografiak kanpoko elementuak jasotzen ditu, hau da, ez dut hezkuntza arautuaren barnean sartu. Egia da loturak aurki ditzazkegula; adibidez, itsasoan ikasten dudana gero nire eguneroko bizitzan aplikatua izan daitekelako, kontaminazioa eta hondartzak garbi izatearen ezaguera baita ere; IKT-en erabilera nire surfa hobetzeko edo itsasoa nola egongo den ikusi ahal izateko. Kartografian unibertsitatea edo ikaskuntza formala ez sartzea erabaki dut, nahiz eta nire bizitzako parte garrantzitsu bat izan, ez dut uste lotura handirik ikusten gehienbat surfa deskonektatzeko egiten baitdut, hau da, bi munduak banantzen ditut.
Kartografiarekin ikasi dut azken finean gauzen artean eta hauek nola ikasten ditugunaren artean uste dugunaren baino harreman handiagoak daudela. Nire kasuan adibidez, kirol hau egitean ez nahiz konturatzen IKT-ek duten presentzia adibidez, baina bideokorrekzioak egiteko edota itsasoaren tamaina ikusteko hauek erabiltzen ditut; beste adibide bat izango litzateke familia, inkontzienteki kanpoan gelditzen direla uste dugu baina beti hor daude gu babesten eta laguntzen.

Wednesday 5 October 2016

AMARA BERRI SISTEMA

Aurreko asteazkenean IKT-ko saio teorikoan hitzaldi bat izan genuen Amara Berri sistemari buruz. Fakultatera bertako irakasle bat etorri zen eta eskolan lantzen duten proiektu hori nola funtzionatzen duen azaldu zigun.

Ikusi genuen bezela proiektu hau daukaten eskolentzat hedabideek garrantzi handia daukate. Hauen beidez haurrek eskolan egiten dituzten lanei zentzua ematea lortzen dutelako aldi berean IKT-en munduan sakonduz. Lau hedabide nagusi bereizi daitezke: egunkaria, irratia, txikiweb-a eta telebista. Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu baina lauretan bikoteka eta zikloka egiten da lana. Guztira ikasleek hedabideetan ikasturteko hamabi egun oso igarotzen dituzte.

Egunkaria egunero argitalatzen dute 3-4. mailako ikasleek bai web-en bai fotokopiaturik. Honen egitura aztertuz gero atal hauk bereiz daitezke: azala, inkesta, elkarrizketa, kontu kontari, saski naski, denbora pasak eta gehigarriak (batzuetan).

Irratiari dagokionez, auzoan emititzen baina web orrian ere entzun daiteke. Teknikariak kasu honetan 2.mailako ikasleak dira eta ezaugarri bezala zuzenean entzuten den hedabide bakarra dela aipatu behar da.

Bukatzeko, telebista. Gela guztietan ikus daiteke eta beste hedabide guztiak bezala web-en ere. Egunkarian bezala hemen ere 3-4. mailako haurrek grabatu eta editatzen dute.