Wednesday 5 October 2016

AMARA BERRI SISTEMA

Aurreko asteazkenean IKT-ko saio teorikoan hitzaldi bat izan genuen Amara Berri sistemari buruz. Fakultatera bertako irakasle bat etorri zen eta eskolan lantzen duten proiektu hori nola funtzionatzen duen azaldu zigun.

Ikusi genuen bezela proiektu hau daukaten eskolentzat hedabideek garrantzi handia daukate. Hauen beidez haurrek eskolan egiten dituzten lanei zentzua ematea lortzen dutelako aldi berean IKT-en munduan sakonduz. Lau hedabide nagusi bereizi daitezke: egunkaria, irratia, txikiweb-a eta telebista. Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu baina lauretan bikoteka eta zikloka egiten da lana. Guztira ikasleek hedabideetan ikasturteko hamabi egun oso igarotzen dituzte.

Egunkaria egunero argitalatzen dute 3-4. mailako ikasleek bai web-en bai fotokopiaturik. Honen egitura aztertuz gero atal hauk bereiz daitezke: azala, inkesta, elkarrizketa, kontu kontari, saski naski, denbora pasak eta gehigarriak (batzuetan).

Irratiari dagokionez, auzoan emititzen baina web orrian ere entzun daiteke. Teknikariak kasu honetan 2.mailako ikasleak dira eta ezaugarri bezala zuzenean entzuten den hedabide bakarra dela aipatu behar da.

Bukatzeko, telebista. Gela guztietan ikus daiteke eta beste hedabide guztiak bezala web-en ere. Egunkarian bezala hemen ere 3-4. mailako haurrek grabatu eta editatzen dute.




No comments:

Post a Comment