Tuesday 27 September 2016

WEB.0

IKT-n eduki genuen lehen saio teorikoan web.0 ak landu genituen: web 1.0, web 2.0 eta web 3.0.


  • WEB 1.0
 Web mota honetan, eskuragarri dagoen informazio guztia iturri batetik atera da; hau da, ezagutza interneten dago baina hau ezin du inork aldatu edo parte hartu, jaso besterik ez.
Ideia hau hezkuntzara eramanda, hezkuntza tradizionalean edo monologikoan isladatzen dela ikusiko dugu, non irakasleak bere ezagutzak azaltzen dituen ikasleen parte-hartzea kontuan hartu gabe. Ez dago interakziorik.


  • WEB 2.0
 Oraingo honetan gizarteak interneten gauzak txertatzeko gai da, eta hori, era berean, denek irakurri dezakegula. Beraz, informazioa iturri bat baino gehiagotik irteten da.
Hezkuntzan, jakintza denek daukate, Irakaslearen papera hemen bigarren plano batean geratuko litzateke; laguntzaile edo gidatzaile gisan.


  • WEB 3.0
  Kasu honetan informazioa erabiltzaileen gustuetara moldatzen da; hau da, erabiltzaile batek interneten bilaketa bat egiten badu, hurrengo bilaketa batean informazio bera agertuko zaio, ordenagailuak identifikatzen duelako zer interesatu dakioken erabiltzaile horri.
Guzti hau hezkuntzarekin lotu zitekeen edo ez galdetu ziguten klase amaieran.Nire ustez modu batean lortu daiteke. Denbora behar dela argi dago baina naiz eta utopikoa eman hezkuntza norberaren gustuetara molda daitekeela uste dut.



No comments:

Post a Comment