Friday 16 September 2016

KARTOGRAFIA

Gaurko klasean "nola ikasten duzu?" galderaren inguruan hausnartzen ibili gara.  Irakasleak hori hobeto ulertu genezan adibideak jarri ditugu; adibidez Sarak musika gustoko duela esan eta  hau nola ikasten duen azaldu du.
Beste adibide batzuk jarri ondoren kartografiei buruz hitz egin dugu, hemen ere adibide batzuk ikusirik.
Hortik habiatuta gero bakoitzak bere kartografia nola egingo duen, zeri buruz... eta horrelako galderak egin genizkon geure buruei. Ikerketa hua nahiko zaila iruditzen zait  baita nola ikasten duzun galderari erantzuten, horregatik garrantzitsua iruditzen zait ikasten dugunean egiten dugunari erreparatzea horrela kronograma osatzeko ideiak sortuko zaizkigulako.
Proiektu honekin neure burura galdera  asko etortzen zaizkit hala nola, nola adierzako dut prozesu hori? nola egingo dut ikusgarri?......Galdera horiek azkenean erronka bihurtzen dira eta huei konponbidea aurkitzen saiatu behar gara, horrez gain gerta daiteke blokeatua geratzea eta aurrera jarraitzen ez jakitea, horregatik tailerrera gehituko nioke besteekin ideiak partekatzea horrela besteen laguntza jaso ahal izateko horrelako kasuetan; azken finean guk ikusten ez dugun gauza bat beste baten ikusi dezakeelako.
Kronograma proiektua interesgarria iruditzen zait azken finean honekin erraza ez den galdera bat hala nola erantzuten ikasiko dugulako. Hau da, nola ikasten dugun galdera  ez dakigu zuzenki erantzuten baina badakigu hortik habiatuta beste modu batean galdera heltzen.

No comments:

Post a Comment