Tuesday 10 January 2017

EKINTZA JARDUERA

Abenduaren 15ean Ekintza ikastolako haur batzuk etorri ziren magisteritzako bigarren mailako ikasleek sentimenduen inguruan egindako jarduera batzuk lantzera.
Jarduera honetan gure taldeak sorpresa edo harridura sentimendua aztertu genuen. Lehenik eta behin ariketa apur bat azalduko dizuet. Ikasleak gelara iristerakoan beraien burua aurkeztu eta bi taldetan banatzen ziren, urdinak eta laranjak, eta bereizteko aurpegietan koloreekin marra batzuk eginez. Bi taldetan zeudela ordenagailuan prestatuta dagoen ruleta bat botatzen zuten eta horren arabera joko desberdinak  egiten zituzten. Jokua irabazten zuen taldeak puxika bat lehertzen zuen, pista bat agerian utzirik. Jokoa horrela aurrera doa pista guztiak irakurri ondoren sarira iritsi arte. 

Orokorrean oso gustora ivili aire nhaurrak eta ez zegoen arazorik jokoak aurrera eramateko, dantzan hastea batzuetan kosttzen zitzaien, baina begiraleen animoekin berehala ekiten zioten dantzari eta kantatzeari.

Guk hiru haur talde ikusi genituen, eta hauek oso desberdinak zirela aipatu behar dugu. Gure taldekideek ruletarekin arazo bat edik zuten proiektorea ez zebilelako, baina arazo hau aurrera eraman zuten inongo arazorik gabe, kontuan izan behar da harridura sentsazioa lortzeko elementu oso garrantzitsu bat zela jolas honetan.

Aipatu beharra dago gure ikaskideek euskara hiru taldeetan asko bultzatu zutela eta ahalegin handiak egin zituztela haurrek hau hitz egin zezaten, esfortzu gehiena haurren partetik, taldeen artean zegoen desberdintasuna kontuan harturik, euskal kantekin ematen zen, hitz bat tokatzen zitzaien orduan ez zekiten oso ondo zein kantatu, baina begiraleen laguntzarekin lortzen zuten. Gainera, gure ustetan jolasa talde batetik bestera hobetzen joan ziren. Hasiera batean sorpresa moduan muten kaxa bistan zeukaten eta umeek lehenengo pistarekin asmatzen zuten hau zela saria, baina azkenekotaldearekin hau ezkutatu eta jolasak emozio gehiago izatera pasa zen.

Gauza negatibo eta ahul bat aipatu behar bagenuke batzuen partaidetza besteena baino askoz txikiagoa zela zango litzateke. Ikaskide batzuk haurrekin jolasean edota hauei animatzen zeuden bitartean bste batzuk eserita eta eserĂª egin gabe zeuden. Beste gazua bat  jolts berdinak behin eta berriro errepikatzen zirela da, honengatik umeei astuna egin zitzaien. Gure ustez jolas hau errepikazekotan ruletan jolas gehiago sartu edo 30 minutu baino gutxiagoko jarduera bat izan beharko litzateke.

Bukatzeko talde bezala toki berdinean eta ariketa berdina hiru aldiz errepikatzea astuna egin zitzaigun begiraleoi. Egia da talde guztiak desberdinak izan zirela baina gure papera behatzaileena izando eta parte hartzerik ez genuenez pixka bat luzea egin zitzaigun.


DSCF0857

 

DSCF0872

DSCF0880

No comments:

Post a Comment