Friday 23 December 2016

BIDEO TUTORIALA


Final Cut Pro programari buruzko bideo tutoriala egitea erabaki dut nik, hau izan baitzen gure DILAN-eko bideoa egiteko erabili genuen tresna.
Zer da Final Cut Pro? bideo ediziorako software ez lineal bat da, Mac ordenagailuekin soilik erabili daitekeena.
Programa nahiko zaila dela esan daiteke baina nik betaal prestatutako bideo tutorial batzuk ikusi eta frogak egin ondoren bideo simple bat osatzeko zailtasun handirik ez litzateke egon behar.
Hemen uzten dizuet nie bideo tutoriala:

                                    



Thursday 22 December 2016

EDILIM

Edilim gure ordenagailietan deskargatu daitekeen programa bat da, non ariketak web-formatoan argitaratu daitezkeen; hala nola, puzzleak, bikoteak, irudiak osatu...

Lauhilabete honetak Edilim programa erabiliz ariketa bat asmatzea proposatu ziguten. Haurrentzat aproposak diren ariketak sortze ahalbidetzen digu eta nik nire kasuan animaliekin zerikusia duen letra zopa bat egitea erabaki nuen.
Hemen uzten dizuet hesteka proposatutako ariketa ikusi ahal izateko:

edilim-letrazopa

Nire ustez programa hau Lehen Hezkuntzan erabiltzea  baliagarria gerta dakiguke. Nahi ditugun gaiak jolas moduan landu ditzazkegulako umeentzan interesgarriak izanik. Gainera irakasleentzat liburu digitalean ariketa hauek sortu eta erabiltzea erraza da.

Monday 19 December 2016

BERRITZEGUNE

Amara Berri sistemarekin bezala IKT-ko beste saio teoriko batean Ordiziko berritzeguneen inguruan hitzaldi bat izan genuen.

Lehenik eta behin berritzegune bat zer den azalduko dizuet; berritzeguneak zonaka edota lurraldeka erabiliko diren tresnak dira hezkuntzaren berrikuntza edo hobekuntzarako.

Hasiera batean hezkuntza sailak egindako IKT-en ibilbidea eta gaur egungo egoera azaldu ziguten.

Plan desberdin batzuk planteatu zizkiguten. Lehenik eta behin, Premia plana. Plan hau 2000. urtean, Hezkuntza Sailak proposatu zuen, hezkuntza-esparruan IKTak bultzatzeko. Ondoren Eskola 2.0 programa martxan jarro zela aipatu zigun 2012-2013 bitartean. Honen helburu nagusia Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ikasgela guztiak digitalizatzea izan zen, irakasleak metodologia berrai erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz. Amaitzeko, aurrera eramandako beste programetako bat SHG ( Sare Hezkuntza Gelan ) izan zen. Honen xedea baliabide digitalak gelan erabiltzea, irakasleriaren prestakuntza baliabideak gelan erabiltzeko edota sortzeko, eta getan material berriak sortzea edo egokitzea izanik.
       


Hitzaldian IKT Heldutasun Ereduari ere garrantzia eman zioten. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei dei egiten zaie, IKT Heldutasuna ziurtagiriak eskura daitezen. Hiru maila daude, eta ikastetxeek hiruretako edozeinen ziurtagiria eska dezaket, aurretik aurreko maila dutela egiaztatu behar izanik gabe.












DEKALOGOA



Gure artefaktoa egiteko taldeak giza baloreak gai lantzea interesgarria zela iruditu zitzaigun.
Giza baloreak hezkuntzan lantzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, izan ere gure egunerokotasunean edozein esperientziaren bitartez baloreen transmisioa ematen da. Honakoa ikusirik eskolan balore egokiak errefortzatu beharko liratekeela uste dugu.

·        Txikiak garenean orri txuri baten modukoak gara (tabula rasa) eta hazten goazen heinean hezkuntzak, lagunek, familiak,... hainbat balore helarazten dizkigute.
·        Kulturaren arabera baloreak desberdintzen dira, gure jatorriaren arabera ohitura eta tradizio batzuk ditugulako  eta haiek balore desberdinak garatzea ekartzen du.

·        Pertsona baten bizitako etapa desberdinetan balore desberdinei ematen zaie garrantzia.

·        Familia eta lagunak emozionalki lotuta dauden pertsonak dira, haurrek gehienbat behatuz eta imitatuz ikasten dutenez, honakoek haiengan eredu nagusi bezela jokatzen dute.

·        Hezkuntza baloreak lantzeko esparru nagusia da eta gizarteak oinarritzat dituen baloreak landu eta errefortzatzea du helburu. Gizartearekin lotura gehien duen instituzioa baita.

·        Eredu dialogikoari esker haurrek haien artean interakzionatzen dute, modu aktibo eta koperatibo batean. Honek batak bestearengandik ikasteko aukera ematen du, hainbat balore uztartzen direlarik.

·        Irakaslearen papera eredutzat jokatzea da. Horrez gain, ezarritako jarduerak ere egokiak izan behar dira landu nahi diren baloreak erreforzatzeko.

·        Gure ustez gelan lehentasuna eduki beharko luketen baloreak gizarteratzean oinarrituak direnak izan beharko liratekete. Adibidez: bizikidetasuna, ekitatea, kooperazioa, errespetua, tolerantzia...

·        Nahiz eta testuinguru berdinean bizi eta antzeko baloreak ikasi, pertsona bakoitzak bere ikuspuntua eta izaera duenez, balore bakoitzari egiten zaion interpretazioa eta ematen zaion garrantzia desberdina da.

·        Baloreek pertsonak osatzen dituzte eta horrela dela konturatzen garenean  bakoitzak ze balorek osatuko duen aukeratzeko gaitasuna eskuratzen du.



Hemen uzten dizuet gure artefaktoa:




Artefaktoa jolas moduan planteatzea iruditu zitzaigun egokiena; horrela haurrek haientzako garrantzitsuak diren baloreak zeintzuk diren identifikatu ditzaketelako, beste umeekin eztabaidatzeko aukera dutelarik.

Grabaketan jolasa era abstraktoan erakutsi nahi izan genuen, honen esentzia hobeto ulertzeko. Azkenean gure helburua baloreek denboran zehar pertsonak osatzen dituztela eta kanpo eragileek, (eskola, familia, lagunak... ) helarazten dizkigutela erakustea da.