Monday 19 December 2016

BERRITZEGUNE

Amara Berri sistemarekin bezala IKT-ko beste saio teoriko batean Ordiziko berritzeguneen inguruan hitzaldi bat izan genuen.

Lehenik eta behin berritzegune bat zer den azalduko dizuet; berritzeguneak zonaka edota lurraldeka erabiliko diren tresnak dira hezkuntzaren berrikuntza edo hobekuntzarako.

Hasiera batean hezkuntza sailak egindako IKT-en ibilbidea eta gaur egungo egoera azaldu ziguten.

Plan desberdin batzuk planteatu zizkiguten. Lehenik eta behin, Premia plana. Plan hau 2000. urtean, Hezkuntza Sailak proposatu zuen, hezkuntza-esparruan IKTak bultzatzeko. Ondoren Eskola 2.0 programa martxan jarro zela aipatu zigun 2012-2013 bitartean. Honen helburu nagusia Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ikasgela guztiak digitalizatzea izan zen, irakasleak metodologia berrai erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz. Amaitzeko, aurrera eramandako beste programetako bat SHG ( Sare Hezkuntza Gelan ) izan zen. Honen xedea baliabide digitalak gelan erabiltzea, irakasleriaren prestakuntza baliabideak gelan erabiltzeko edota sortzeko, eta getan material berriak sortzea edo egokitzea izanik.
       


Hitzaldian IKT Heldutasun Ereduari ere garrantzia eman zioten. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei dei egiten zaie, IKT Heldutasuna ziurtagiriak eskura daitezen. Hiru maila daude, eta ikastetxeek hiruretako edozeinen ziurtagiria eska dezaket, aurretik aurreko maila dutela egiaztatu behar izanik gabe.












No comments:

Post a Comment