Monday 19 December 2016

DEKALOGOA



Gure artefaktoa egiteko taldeak giza baloreak gai lantzea interesgarria zela iruditu zitzaigun.
Giza baloreak hezkuntzan lantzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, izan ere gure egunerokotasunean edozein esperientziaren bitartez baloreen transmisioa ematen da. Honakoa ikusirik eskolan balore egokiak errefortzatu beharko liratekeela uste dugu.

·        Txikiak garenean orri txuri baten modukoak gara (tabula rasa) eta hazten goazen heinean hezkuntzak, lagunek, familiak,... hainbat balore helarazten dizkigute.
·        Kulturaren arabera baloreak desberdintzen dira, gure jatorriaren arabera ohitura eta tradizio batzuk ditugulako  eta haiek balore desberdinak garatzea ekartzen du.

·        Pertsona baten bizitako etapa desberdinetan balore desberdinei ematen zaie garrantzia.

·        Familia eta lagunak emozionalki lotuta dauden pertsonak dira, haurrek gehienbat behatuz eta imitatuz ikasten dutenez, honakoek haiengan eredu nagusi bezela jokatzen dute.

·        Hezkuntza baloreak lantzeko esparru nagusia da eta gizarteak oinarritzat dituen baloreak landu eta errefortzatzea du helburu. Gizartearekin lotura gehien duen instituzioa baita.

·        Eredu dialogikoari esker haurrek haien artean interakzionatzen dute, modu aktibo eta koperatibo batean. Honek batak bestearengandik ikasteko aukera ematen du, hainbat balore uztartzen direlarik.

·        Irakaslearen papera eredutzat jokatzea da. Horrez gain, ezarritako jarduerak ere egokiak izan behar dira landu nahi diren baloreak erreforzatzeko.

·        Gure ustez gelan lehentasuna eduki beharko luketen baloreak gizarteratzean oinarrituak direnak izan beharko liratekete. Adibidez: bizikidetasuna, ekitatea, kooperazioa, errespetua, tolerantzia...

·        Nahiz eta testuinguru berdinean bizi eta antzeko baloreak ikasi, pertsona bakoitzak bere ikuspuntua eta izaera duenez, balore bakoitzari egiten zaion interpretazioa eta ematen zaion garrantzia desberdina da.

·        Baloreek pertsonak osatzen dituzte eta horrela dela konturatzen garenean  bakoitzak ze balorek osatuko duen aukeratzeko gaitasuna eskuratzen du.



Hemen uzten dizuet gure artefaktoa:




Artefaktoa jolas moduan planteatzea iruditu zitzaigun egokiena; horrela haurrek haientzako garrantzitsuak diren baloreak zeintzuk diren identifikatu ditzaketelako, beste umeekin eztabaidatzeko aukera dutelarik.

Grabaketan jolasa era abstraktoan erakutsi nahi izan genuen, honen esentzia hobeto ulertzeko. Azkenean gure helburua baloreek denboran zehar pertsonak osatzen dituztela eta kanpo eragileek, (eskola, familia, lagunak... ) helarazten dizkigutela erakustea da.

No comments:

Post a Comment